Koronabirusaren semaforoa
Hernani eremu gorrian sartu da
O. A. | EITB MEDIA
Zumaia eta Hernani dira eremu gorrian dauden udalerri bakarrak. Gueñes zerrenda laranjan sartu da. Derio, Eibar eta Urnieta, ostera, horira igaro dira.
Aldaketak izan dira eremu gorrian, eta azken orduetan Hernani batu zaio lehendik gune latzenean zegoen udalerri bakarrari, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gueñesek ezin izan dio kolore horiari eutsi eta gaurtik laranja koloreko udalerrien zerrendan ageri da. Derio, Eibar eta Urnieta, ostera, horira igaro dira. Bestalde, Oriok bere datuak hobetu ditu eta kolore berdea piztu da bertan.
Arabak (96 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere. Agurainek, bestalde, berdeari eutsi dio. Araban ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere.
Bizkaian, hori dago semaforoa (116 kasu 100.000 biztanleko), eta ez du udalerririk gorrian.
Gueñesen okerrera egin du pandemiaren bilakaerak eta argi laranja piztu da bertan.
Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abanto, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga, Zalla eta Zornotza.
Balmaseda, Bermeo, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa gune berdean daude.
Gipuzkoa ere eremu horian dago, intzidentziak gora egin duen arren (93 kasu 100.000 biztanleko). Zumaiari Hernani batu zaio da Gipuzkoan eta bi horiek dira EAE osoan gorri dauden udalerri bakarrak.
Horian daude honakoak: Astigarraga, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona-Amasa eta Zarautz.
Azkenik, udalerri hauek daude eremu berdean. Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Urretxu eta Zumarraga. Orio gunerik samurrenean sartu da.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.