Itxi

KORONABIRUSA

17-18 urteko gazteen intzidentzia tasa metatua ia 1.000 kasura heldu da

Ane Santesteban | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gainera, covid-19aren birsorkuntza indizea (R0) 1,32an dago, iazko abuztuaz geroztik baliorik altuenean. Kasu berriei dagokienez, 388 positibo berri atzeman dira azken orduetan.

Osasun langile bat gazte bati PCR proba bat egiten.

17 eta 18 urteko gazteen artean kutsatzeen gorakadak kezkatzen jarraitzen du. Azken 14 egunetako intzidentzia-tasa 977,50 kasuraino igo da adin tarte horretan 100.000 biztanleko, eta tasa orokorra, berriz, 121eraino (9 puntu gehiago).

Gainera, covid-19aren birsorkuntza indizea (R0) 1,32 balioan dago, abuztuaz geroztik izan den zenbakirik altuena. Kasu berriei dagokienez, 388 positibo berri atzeman dira azken orduetan, horietatik 44 Hernanin.

Jaurlaritzako Osasun Sailaren txosten epidemiologikoaren azken datuen arabera, 7.516 proba diagnostiko egin dituzte, (asteartean 7.762 proba egin zituzten), eta 388 positibo berri atzeman dituzte. Positibotasuna % 5,2ra igo da azken 24 orduetan, azken asteetako zenbatekorik altuena.

Lurraldeka, asteazken honetan positibo gehiago izan dira hiru lurraldeetan: 178 positibo berri Bizkaian, 165 Gipuzkoan eta 8 Araban. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko zortzi pertsonek eman dute positibo.

222 pertsona kutsatu dira 19 eta 39 urte bitartekoen artean. 40 eta 64 urte bitartekoen artean, berriz, 79 kasu berri izan dira, eta 0 eta 18 urte bitartekoen artean 211 positibo atzeman dituzte.

Kutsatzeen zifra horiekin, 14 egunetan metatutako intzidentziak 9 puntu baino gehiago egin du gora egun bakarrean, 121,70ekoa baita.

17 eta 18 urteko gazteen artean pilatutako intzidentziak gora egiten jarraitzen du nabarmen; izan ere, asteazken honetan 100.000 biztanleko 883,9 kutsatzen atzeman dira.

R0 indizearen bidez neurtutako gaixotasunaren hedapenak gora egiten jarraitzen du eta 1,32ra iritsi da, aurreko lanaldiko 1,17aren aldean. Abuztuaz geroztik izan den zenbakirik altuena da.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 20 pertsona ospitaleratu dituzte asteazkenean covid-arekin, eta uneotan 32 pertsona daude ZIUetan, bezperan baino bat gutxiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)