Koronabirusaren semaforoa
Hernanik eta Zumaiak eremu gorrian jarraitzen dute
EITB MEDIA
Gainera, Elgoibar eta Errenteria eremu berdetik horira igaro dira.
Azken orduetan ez da aldaketarik izan eremu gorrian, eta Hernanik eta Zumaiak bertan jarraitzen dute, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bezperako datuekin alderatuta, aldaketa bi baino ez dira izan: Elgoibar eta Errenteria eremu berdetik horira pasatu dira.
Arabak (100 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere. Agurainek, bestalde, berdeari eutsi dio. Araban ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere.
Bizkaian, hori dago semaforoa (122 kasu 100.000 biztanleko), eta ez du udalerririk gorrian.
Gueñes da eremu laranjan jarraitzen duen Bizkaiko udalerri bakarra.
Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abanto, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga, Zalla eta Zornotza.
Balmaseda, Bermeo, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa gune berdean daude.
Gipuzkoa ere eremu horian dago, intzidentziak gora egin duen arren (124 kasu 100.000 biztanleko). Zumaian eta Hernanin egoerak ez du hobera egin, eta bi horiek dira EAE osoan gorri dauden udalerri bakarrak. Hernanin positiboek nabarmen egin dute gora, 612 kasura helduta. Azken astean, gainera, intzidentzia metatua hamar aldiz biderkatu da bertan.
Horian daude honakoak: Astigarraga, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona-Amasa eta Zarautz. Gainera, Elgoibarren eta Errenterian egoerak txarrera egin du eta zerrendara batu dira azken orduetan.
Azkenik, udalerri hauek daude eremu berdean. Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Hondarribia, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Orio, Urretxu eta
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.