Itxi

KORONABIRUSA

Celaak iragarri du 12-17 urte bitarteko ikasleak iraila aurretik txertatuko dituztela

o.p. | eitb eus

Leer en Castellano

Elkarlanean ari diren Osasun eta Hezkuntza ministerioen asmoa da 12 eta 17 urte bitarteko gazteei ikasturtea hasi baino bi aste lehenago jartzea txertoa.

12-17 urte bitarteko ikasleak ikasturtea hasterako txertatzea da asmoa. Argazkia: EFE

Espainiako Hezkuntza ministra Isabel Celaak iragarri duenez, 12 eta 17 urte bitarteko ikasleek Covid-19aren kontrako txertoa hartuta hasiko dute ikasturtea. 

Azken erabakia Carolina Dariasek zuzentzen duen Osasun Ministerioarena bada ere, hura eta Hezkuntza ministerioa "elkarlanean" ai direla azpimarratu du, eta aurreratu du euren asmoa dela adin-tarte horretako ikasleei ikasturtea hasi aurreko bi asteetan jartzea txertoa.

Celaa ziur da 2021-2022 ikasturtea "ikasgelan maskarak jantzita" hasiko dela eta, bere ustez "oso komenigarria" da gainera, hala izatea.

Albisteak (1)