Itxi

Koronabirusa

Euskadiko biztanleriaren ia % 50 covid-19aren aurka immunizaturik dago

EiTB Media

Leer en Castellano

Dagoeneko 938.828 pertsona guztiz immunizaturik daude. Bitartean, 1.297.725 biztanlek, % 68,6k, gutxienez dosi bakarra jaso dute jadanik.

Euskadiko biztanleriaren ia % 50 covid-19aren aurka immunizaturik dago. Artxiboko argazkia: EFE

Dagoeneko 938.828 pertsona covid-19aren aurka guztiz immunizaturik daude Euskal Autonomia Erkidegoan, txertaketa amaitu ondoren; hau da, biztanleriaren % 49,6. Bitartean, 1.297.725 pertsonak, % 68,6k, gutxienez dosi bakarra jaso dute jadanik.

Bestalde, 16 urtez gorako biztanleen % 1,7k kontraindikazioren bat dute, edota txertoa jasotzeari uko egin diote, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Albisteak (2)