Itxi

KORONABIRUSA

Hiru pertsona atxilotu dituzte Tolosako txertaketa gunean lapurtzen saiatzeagatik

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Beotibar pilotalekuan sartu dira eta ordenagailuak lapurtu dituzte. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu dituzte eta txertaketa ez da eten gne horretan.

Tolosako Beotibar frontoia, txertaketa gunea.

Gaur goizaldean lapurreta egiten saiatu dira Tolosako txertaketa gunean, Beotibar pilotakeluan. Udalak baieztatu duenez, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak esku hartu dute eta hutsean geratu da ahalegina. Txertaketak, beraz, aurrera darrai gune horretan.

Ertzaintzak Euskadi Irratiari baieztatu dionez, Beotibarko txertaketa gunean lapurrak sartu dira. Txertorik ez da gordetzen bertan, eta, ordenagailuak eramaten saiatu dira. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu dituzte eta materiala berreskuratu dute.

Tolosako Udalaren arabera, txertaketa ez da eten eta ohiko jarduera martxan da Beotibar frontoiko txertaketa gunean.