Koronabirusa
EAEko herritarren % 70ek txertoaren dosi bat jaso dute gutxienez
E. G. | EITB MEDIA
Horrez gain, biztanleriaren erdiak baino gehiagok immunizazio osoa du jada.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Erritmo onean jarraitzen du txertaketak Euskadin, eta hala, helburu den biztanleriaren (16 urtetik gorakoak) % 70,2k baimenduta dauden prestakinetakoren baten dosi bat jaso du gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratutako azken txertaketa buletinaren arabera.
Uztailaren 5era arte berritutako datuen arabera, 1.328.263 pertsonari jarri diote gutxienez dosi bat (aipatutako % 70 hori) eta 970.567 lagun erabat immunizatuta daude, hots, biztanleriaren % 51,3.
Halaber, kontraindikazioak tarteko edo uko egin diotelako, inokulatu gabeko herritarren portzentajeak egonkor jarraitzen du: % 1,7 baino ez da.
Kontsultatu covid-19aren kontrako txertaketa kanpinaren beste datu batzuk grafikootan: