Ezbeharra
Nafarroako senar-emazte batzuk hil dira Almerian izandako zirkulazio istripu batean
EITB MEDIA
Gainera, haien bi seme-alaba adingabeak larri zauritu dira.
Nafarroako senar-emazte batzuk hil dira eta horien bi seme-alaba adingabeak larri zauritu Nijar herrian (Almeria) izandako zirkulazio istripu batean.
Ezbeharra 12:10ean jazo da. Ordu horretan, kamioi batek eta auto batek talka egin dute, baina oraindik ez dakite zer dela eta.
Kamioiaren gidaria atxilotu egin du Guardia Zibilak, drogetan positibo eman duelako.
Bi adingabeak Zainketa Intentsiboetako Unitatean ospitaleratuta daude, oso larri.
Nafarroako Ospitaleko zuzendaria
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hildako pertsonetako bat Maria Zandio Zorrilla Nafarroako Ospitaleko zuzendaria da.
Exekutiboaren hitzetan, Zandio "ezinbestekoa" izan da koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.
Heriotzak atsekabea ekarri du Nafarroako Ospitalean eta Osasunbidean, bertan egin baitu ibilbide profesional gehiena.