Itxi

KORONABIRUSA

425 kutsatze berri hauteman dituzte Nafarroan azken egunean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bezperakoak baino gutxiago izan arren, duela astebete halako hamar eta duela 14 egun halako hamaika dira. Saloun izan diren gazteen artean 1.000 kutsatze atzeman dituzte oraingoz.

Iruñeko baheketan jende-ilarak Argazkia: EITB Media

Azken orduetan 425 koronabirus kasu hauteman dituzte Nafarroako Foru Erkidegoan. Bezperan baino  kasu gutxiago dira, 507 kasu izan baitziren igandean. Hala ere, kopurua duela astebete eta bi aste hautemandakoen oso gainetik dago, 41 eta 38 izan ziren orduan, hurrenez hurren. 

Iruñeko II. Zabalgunean izan dira kutsatze gehien, 28, Mutilban eta Baraiñen 25na kasu eta Arrotxapean 21 izan dira.

Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, Saloun izan diren gazteen artean 1.000 kutsatze baino gehiago atzeman dira oraingoz. Kutsatzeen gorakada dela-eta, deseskalatzean pauso bat atzera emango duela iragarri zuen atzo Nafarroako Gobernuak eta dantzalekuen ordutegia 04:00etatik 01:00etara aurreratuko duen araua indarrean sartuko da gaur gauerdian.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (3)

Bideoak (1)