Itxi

KORONABIRUSA

333ra jaitsi dira kutsatze berriak Nafarroan azken orduetan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bezperakoak baino 90 kasu gutxiago dira, baina duela 7 eta 14 eguneko kopurua halako bost dira.

baheketa, Saloutik bueltan diren gazteen artean. Argazkia: EFE

Azken orduetan 333 positibo berri hauteman dituzte Nafarroako Foru Erkidegoan, bezperan baino 90 kasu gutxiago dira, 425 izan baitziren orduan. Datuak hobera doazela dirudien arren, duela astebete eta bi aste izandakoen oso gainetik jarraitzen dute, 65 eta 59 izan ziren positiboak horietan hurrenez hurren.

23 lagun daude covidaren ondorioz ospitaleratuta, horietako 8 ZIUetan.

Burlatan hauteman ziren kutsatze gehien, 30, Tuteran 23, Arrotxapean 18, eta II. Zabalgunean eta San Juan auzoetan 15na kasu.

Nafarroako Osasun Sailak egindako atzemate, proba diagnostiko eta kasuen jarraipenari esker, azken bost egunetan mila positibo baino gehiago erregistratu dituzte Salouko agerraldiarekin lotuta. Positibo horien bi heren baheketatik etorriak izan dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (3)