KORONABIRUSA
Frantziako Gobernuak Espainia eta Portugalera ez bidaiatzea gomendatu du
O.p. | eitb media
Espainia eta Portugal frantziarren helmuga turistiko nagusiak dira; horregatik, oraindik oporrak erreserbatu ez dituztenei bi herrialde horietara bidaiatzea saihesteko gomendatu die Gobernuak.
Frantziako Gobernuak Espainia eta Portugalera bidaiatzea saihets dezaten eskatu die herritarrei, herrialde horietan koronabirus kasuek nabarmen gora egin dutela eta. Bi herrialdeak herritar frantsesen helmuga turistiko nagusi izaten dira, eta, horregatik, bidaiei nolabaiteko neurri murriztaileak ezartzea aztertzen ari da.
"Oraindik euren bidaiak erreserbatu ez dituztenei, Portugalera eta Espainiara joatea saihesteko" eskatu die ostegunean, France 2 telebistan, Europako gaietarako Estatu idazkari Clement Beaunek. "zuhurtasun-aholku bat da, gomendio bat".
Beaunek adierazi du herrialde horietan "bereziki kezkagarria" dela egoera eta adierazi du "datozen egunetan bidaia-neurriak indartu" ahalko dituztela.