ATXILOKETA
Polizia Nazionalak beste pertsona bat atxilotu du Samuel Luizen hilketa homofoboagatik
EITB MEDIA | AGENCIAS
Asteartean atxilotutako beste hiru gazteen laguna da atxilo hartu duten azken hau ere, eta hilketa eta bidegabeko jabetzea egotzi diote. Lehen hiru atxilotuak bihar pasako dira epailearen aurretik.
Polizia Nazionalak 20 eta 25 urte arteko beste pertsona bat atxilotu du ostegun honetan Coruñan, 24 urteko Samuel Luizen hilketa homofoboarekin zerikusia duelakoan. Laugarren atxilotua da.
Poliziak Twitter sare sozialean adierazi duenez, atxilotuari hilketa eta bidegabeko jabetzea egotzi diote, Luizen mugikorra lapurtu zuelako.
24 urteko gaztearen heriotzaren ustezko egileak direlakoan hiru pertsona atxilotu zituen Poliziak astearte honetan Galiziako hirian, eta azken atxilotu hau ere, horien laguna dela azaldu dute. Asteartean atxilotutako hiruak bihar, ostirala, pasako dira epailearen aurretik.
Ikerketan bildutako datuen arabera, gaur atxilo hartu duten gazteak ere ez zuen biktima ezagutzen.
¿Detenida una cuarta persona como presunta autora de la muerte de #Samuel
— Policía Nacional (@policia) July 8, 2021
Se trata de un varón de entre 20 y 25 años, acusado de homicidio y apropiación indebida pic.twitter.com/oHwyyBdq1a
Samuel Luizi hainbat pertsonak eraso egin zioten iragan larunbatean. 061ean artatu zutenean, hainbat hematoma eta kolpe zituen buruan, eta osasun-langileek bi orduz esku hartu behar izan zuten, suspertzen saiatzeko. Azkenik, Coruñako Unibertsitate Ospitalean hil zen.