Nafarroa
Pertsona bat atxilotu eta beste 50 identifikatu dituzte botila-festa batean, Iruñean
EiTB Media
Zonaldeko bizilagunek abisua eman eta Poliziaren dispositiboa martxan jarri dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pertsona bat atxilotu eta beste 50 identifikatu dituzte botila-festa batean, Iruñean, Foruzaingoak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez. Nafarroako Artxibotik gertu izan da.
Zonaldeko bizilagunek abisua eman eta Poliziaren dispositiboa martxan jarri dute 07:00ak aldera. Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa elkarlanean aritu dira.
Asteazken goizaldean 600 laguneko beste kale-zurrut bat desegin zuten, eta 60.000 euroko isun-proposamena egin zioten horren antolatzaileari. Gainera, 60 pertsona identifikatu zituzten, bat atxilotu zuten agintaritzari aurre egiteagatik eta musika-ekipo bat konfiskatu zuten.