Salaketa
Manifestazioak egingo dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian, Samuelen hilketa homofoboa salatzeko
A. O. | EITB Media
Gaur, 19:00etan, izango dira protestak. Bilbokoa Zabalburu Plazan izango da, Gasteizkoa Bilbo Plazan eta Donostiakoa Boulevardean.
Bizkaiko eta Gasteizko E28 koordinatzaileek eta Donostiako Transmaribibollo Koordinakundeak manifestazioak deitu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiriburuetan, Samuelen hilketa homofoboa salatzeko.
"Ez dira pasako: erasen aurrean autodefentsa transmaribibolloa" lelopean, larunbat honetan, uztailak 10, kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei, gaitzespena adierazteko.
Protesta guztiak 19:00etan izango dira. Bilbokoa Zabalburu Plazan izango da, Gasteizkoa Bilbo Plazan eta Donostiakoa Boulevardean.
Espainiako Estatuko beste hiri batzuetan ere manifestazioak egingo dituzte asteburuan.
Hiltzen gaituzte!!
— E28 Gasteizko Kordinadora (@e28gasteiz) July 8, 2021
Kaleetako jipoiak poliziak errematatzen ditu.
Gero komunikabide, instituzio eta alderdien zuriketa dator. Cisheterosistemaren makinaria osoa martxan dago.
Larunbatean denok kalera! pic.twitter.com/USnBP9Dcnu