Itxi

Koronabirusa

Euskadin milioi bat pertsonak baino gehiagok jaso dute jada covid-19aren aurkako inmunizazio osoa

E. G. / A. O. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horrez gain, helburu den biztanleriaren (16 urtetik gorakoak) % 72,4k baimenduta dauden prestakinetakoren baten dosi bat jaso du gutxienez.

Hainbat lagun Bilbon, musukoarekin. Artxiboko argazkia: EFE

Erritmo onean jarraitzen du txertaketak Euskadin, eta hala, milioi bat pertsonak baino gehiagok jaso dute koronabirusaren aurkako inmunizazio osoa. Testuinguru horretan, helburu den biztanleriaren (16 urtetik gorakoak) % 72,4k baimenduta dauden prestakinetakoren baten dosi bat jaso du gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratutako azken txertaketa buletinaren arabera.

Uztailaren 9ra arte berritutako datuen arabera, 1.369.175 pertsonari jarri diote gutxienez dosi bat (aipatutako % 72,4 hori) eta 1.025.102 lagun erabat immunizatuta daude, hots, biztanleriaren % 54,2.

Halaber, kontraindikazioak tarteko edo uko egin diotelako, inokulatu gabeko herritarren portzentajeak egonkor jarraitzen du: % 1,8 baino ez da.

Kontsultatu covid-19aren kontrako txertaketa kanpinaren beste datu batzuk grafikootan:

Albisteak (3)