Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.

Grafikoa: EITB Media.

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Laudio (Araba) gune gorrian sartu da berriro, Gasteiz hiriburuarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako koloreen semaforoaren azken zerrendaren arabera. Zerrenda horrek herri eta hiriak covid-19ak EAEn duen eraginaren larritasunaren arabera sailkatzeko balio du. Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoaren pare, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita. Intzidentzia 300 kasutik gorakoa da gaur EAEn.

Araban (235 kasu 100.000 biztanleko), horiz mantentzen da, Agurainen eta Gasteizen bezala; Laudio, berriz, eremu gorrian sartu da ostiralean irten ondoren.

Bizkaia (267 kasu 100.000 biztanleko) ere horiz dago, eta Durango, Gueñes eta Mungia eremu gorrian sartu dira. Balmaseda ere gune gorrian dago.

Abadiño, Arrigorriaga, Gorliz eta Ortuella, ostera, eremu laranjara batu dira.

Honakoak dira eremu horian dauden udalerriak: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leihoa, Lekeitio, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Eremu berdean, ostera, Markina-Xemein eta Ondarroa daude.

Gipuzkoa, 100.000 biztanleko 400 kasurekin, eremu gorrira pasa da.

Hala, Astigarraga, Hernani, Tolosa, Urnieta eta Zumaia gune kritikoenean daude, eremu gorrian. Hondarribiak, Irunek, Mutrikuk, Urretxuk eta Villabonak ere bat egin dute.

Donostia zegoen eremu laranjara gehitu dira Azkoitia, Donostia, Lazkao, Oiartzun, Zarautz eta Zumarraga.

Halaber, eremu horian daude gaurkoz Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Lasarte-Oria, Lezo, Orio, Pasaia eta Usurbil.

Legazpi eta Oñati, berriz, eremu berdera igaro dira.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albisteak (1)