Kargatzen...
Itxi

Koronabirusa

Lehendakariak prebentzio neurri osagarriak proposatuko ditu LABIren hurrengo bileran

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

LABIko teknikariek egungo murrizketei eustea eta "prebentzio neurriren bat" eranstea proposatu dute.

LABIren bilera bat. Argazkia: EFE

LABIren teknikariek egungo murrizketei eustea proposatu dute asteazken honetan. Hori bai, "prebentzio neurri osagarriren bat" erantsita. Baliteke hurrengo orduetan ezagutzea balizko neurri osagarri horiek zeintzuk diren.

LABIren batzorde teknikoa goizean bildu da koronabirusaren datu epidemiologikoak aztertzeko. Azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 300 kasutik gora kokatu da eta Eusko Jaurlaritzak ez du baztertzen LABI instituzionalaren batzarra aurreratzea.

Lehendakaritzatik azaldu dutenez, Iñigo Urkullu lehendakariak konpetentzia arloak aztertu eta auto judizial posibleak hartuko ditu kontuan, eta LABIko kideei jakinaraziko dizkie kontuan hartu ditzaten.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du bilera hori aurreratzeko aukera Iñigo Urkullu lehendakariak berak iragarri zuela joan den astean. Alabaina, azpimarratu du batzorde teknikoaren txostena izan arte ez dutela erabakirik hartuko eta bitartean orain arteko neurri murriztaileak egongo direla indarrean.   

Horrez gain, Zupiriak gogora ekarri du neurriak gogortzeko edo arintzeko erabakia hartzeko hainbat adierazle izaten dituztela kontutan, eta ez bakarrik intzidentzia-tasa metatua. Hala, zainketa intentsiboetako unitateetako okupazioa, 65 urtetik gorakoen arteko kutsatzeen kopurua eta txertaketa kanpainaren abiadura kontutan hartzen dituztela azaldu du.

Albisteak (4)