Koronabirusa
14 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutako baheketa antolatu dute Lesakan
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Probak asteazken honetan egingo dituzte Lesakako frontoian, 13:00etatik aurrera. Inguruko udalerrietako gazteak ere deitu dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nafarroako Gobernuko Osasun departamentuak 14 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutako baheketa bat egingo du asteazken honetan Lesakan, kutsatzeen kopuruak azken egunetan nabarmen egin duelako gora.
Guztira, 1.000 pertsona inguru deitu dituzte, Lesakakoak eta inguruko udalerrietakoak: Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi. Probak Lesakako frontoian egingo dituzte, 13:00etatik 20:00etara. Gazteek Osasunbideako langileen deia jasoko dute hitzordua emateko.
Proba egitetik salbuetsita geratuko dira azken 10 egunetan antigeno testa egin dutenak eta azken hiru hilabeteetan positibo eman dutenak.
Halaber, une honetan isolamenduan edo koarentenan dauden pertsonak ez dira frontoira hurbildu beharko, ezta covid-19aren sintomak dituztenak ere. Sintomak izanez gero, osasun zentrora deitzeko eskatu dute.