Itxi

Okupak

Trapagarango alkateak okupek "zentzuz" jokatu eta etxebizitza uztea espero du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bertako Udalak familia okupatzailearen jarraipena egitea adostu du bere gizarte zerbitzuen bitartez eta babesa erakutsi dio kaltetutako familiari.

Trapagaranen okupatutako etxebizitza. Argazkia: EITB Media.

Xabier Cuellar Trapagarango alkateak adierazi duenez, 85 urteko gizon baten etxea okupatu duen familiaren "jarraipena" egiten ari dira Udaleko gizarte zerbitzuak. Okupek eraikina uzteko "sen ona" izatea eta "liskarra konpontzea" espero du.

Cuellarrek adierazi duenez, etxebizitza okupatu duen familiak bertan behera uzteko "zentzuz" jokatzea espero du, etxebizitza okupatzearen aurka ostegun honetarako sare sozialen bidez deitutako manifestazioaren aurrean.

Trapagarango Udalak dituen baliabideak inplikatutako pertsonen esku jartzea adostu du hala "bi aldeen arteko liskarrak saihesteko" ostegun honetarako deitutako mobilizazioen harira, "manifestaziorako eskubidea erabat errespetatuz". Gainera, "familia okupatzailearen jarraipena" egiteko ardura bere gain hartu du Udalaren "gizarte zerbitzuen bidez".

Alkateak azaldu duenez, "aurrekariak" egon dira inguruko udalerrietan antzeko gertakariengatik, eta "zentzuz" egindako elkarretaratzeak direla eta, okupek hartutako etxebizitzetatik alde egin dute. Kasu honetan ere "berdin gertatzea" espero du.

"Espero dezagun arratsaldean jende honek etxetik alde egitea eta auzia konpontzea", adierazi du alkateak.

Bestalde, Jose Antonio Pardal adinekoaren ilobak adierazi duenez, "udaltzaingoak faltsua zela" egiaztatu zuen alokairu-kontratu bat aurkeztu dute okupatzaileek, eta dagoeneko biktimaren familiak bide legaletara jo dutela jakinarazi du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)