Itxi

Bizkaia

Ertzaintzak botilioi bat desegin du Plentziako hondartzan

EiTB Media | Agentziak

Leer en Castellano

Gazte batzuek ertzainei objektuak bota dizkiete. Era berean, Ertzaintza irain artean hartu dute, baina ez da aparteko istilurik izan, Segurtasun Sailaren arabera.

Plentziako (Bizkaia) hondartzan edaten ari zen pertsona talde bat desegin du Ertzaintzak goizaldean. "Tentsio uneak" izan dira, ertzainei objektuak bota dizkietelako.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, Ertzaintza 03:30 aldera bertaratu da, eta hondartzan zeuden pertsonei joan behar zirela esan die, toki publikoetan jendetza biltzea debekaturik dagoelako.

Une horretan, gazte batzuek ertzainei objektuak bota dizkiete. Era berean, Ertzaintza irain artean hartu dute, baina ez da aparteko istilurik izan, Segurtasun Sailaren arabera.

Gainera, Bilbon, 16 pertsona salatu dituzte arrazoi berdinagatik, kalean edateagatik, alegia. Beste lau pertsonari maskara egoki ez erabiltzeagatik isuna jarri diete, eta taberna bateko jabea salatu dute, itxiera ordutegia urratzea egotzita.

Albisteak (2)