KORONABIRUSA
Jaitsi arren, milatik gorako kopurutan jarraitzen dute positiboek EAEn
Olatz Prat | EITB MEDIA
1.011 kasu berri hauteman dira EAEn. Gipuzkoak baino ez ditu hobetu dira datuak, 81 kasu gutxiagorekin. Positibotasuna apur bat igo da, % 11,4raino. 31 pertsona ospitaleratu dituzte eta aurreko egunean baino hiru pertsona gehiago daude ZIUn.
Kutsatzeak apur bat jaitsi dira EAEn eta 1.011 kasu izan dira larunbatean, aurreko egunean baino 166 gutxiago.
Atzo 8.890 proba diagnostiko egin ziren Osakidetzan, eta, beraz, positibotasun tasa % 11,4koa izan da, bezperan baino hamarren bat gehiago.
Gipuzkoa da datuak hobetu dituen lurralde bakarra; izan ere, ostiralean baino 81 kasu gutxiago zenbatu dituzte, 421etik 340ra jaitsi baitira. Bizkaian 512 kasu hauteman dira, aurreko egunean baino 31 gehiago, eta Araban 137, bederatzi gehiago. 22 kasu gehiago detektatu dira beste autonomia-erkidego edo jatorri batzuetan.
Ospitaleen egoerari dagokionez, larunbatean 31 pertsona ospitaleratu zituzten, eta gaur egun 34 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan, ostiralean baino hiru gehiago.