Itxi

Koronabirusa

Gaur jarriko dira salgai medikuaren agiririk gabeko antigenoen testak farmazietan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ministroen Kontseiluak Errege Dekretua onartu du autodiagnostiko-testen salmenta baimentzeko, eta 6 eta 10 euro arteko prezioa izango dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ministroen Kontseiluak onartu du jada autodiagnostiko-testak (antigenoak eta antigorputzak) farmazietan medikuaren errezetarik gabe saldu ahal izateko Errege Dekretua, eta gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri botiketan.

Prentsaurrekoan, Isabel Rodriguez Gobernuko bozeramaile eta Lurralde Politikako ministroak esan du erabakia "asko eskatutako neurria" dela, eta Osasun Ministerioa zoriondu du, farmazialarien elkargoekin eta industria farmazeutikoarekin lortutako akordioagatik.

Rodriguezek nabarmendu duenez, errezetarik gabe salduta, herritarrek "modu pertsonalean" kutsatzeak prebenitzeko ariketa bat egin dezakete. Nolanahi ere, positibo emanez gero, osasun zentrora jo behar da, horren arabera, diagnostikoa "berriz aztertzeko" eta osasun sisteman erregistratu ahal izateko.

Hau zure interesekoa izan daiteke: Nola erabili behar dira autodiagnostikorako testak?

Diputatuen Kongresuko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean joan den astean egindako agerraldian Carolina Dariasek esan zuenez, "beharrezkoa da diagnostikoa egiteko gaitasuna handitzea, kasu positiboen eta sintomarik gabekoen susmoa azkarrago identifikatzeko, 12 eta 29 urte bitarteko biztanleen kasuan gertatzen ari den bezala, eta pandemiaren progresioa ahalik eta modu eraginkorrenean kontrolatzeko".

Agerraldi berean, Dariasek Espainiako Estatuan proba diagnostiko horiek egiteko zergatik behar izan duten hainbeste denbora azaldu zuen. Europako beste herrialde batzuetan, Frantzian eta Alemanian, esaterako, farmazietan eros daitezke test horiek, preskripziorik gabe eta merke, duela hilabete batzuetatik.

"CE markadun autodiagnostiko-testik ez genuen arte, ezin genuen baimendu. Merkatura noiz iritsiko zain geunden. Iritsi bezain laster, abian jarri ginen, Errege Lege Dekretua izapidetzen, baina bere prozesua du. Estatu Kontseiluaren irizpenaren zain ere bageunden", azaldu du.

6 eta 10 euro artean

Covid-19aren aurkako autodiagnostiko-testak "6 eta 10 euro artean" eskuratu ahal direla esan du Dariasek, eta, bere ustez, "zentzuzko prezioa" dela gaineratu du.

Isabel Rodriguezen hitzetan, test horiek "kontsumitzaileentzat eskuragarriak diren prezioak izatea oso garrantzitsua da Espainiako Gobernuarentzat". Dariasek berretsi egin du hori, eta Gobernua "zentzuzko prezioa izan dezaten lanean ari da", erantsi du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)