Donostia
Donostiako Pasealeku berria trafikoari itxita egongo da uztailaren 26tik abuztuaren 19ra barraka guneagatik
Agentziak | EITB Media
Udalak ohar batean azaldu duenez,gune hori irekita egongo da egunero 17:00etik 23:30era eta musukoa erabiltzea ezinbestekoa izango da.
Donostiako Pasealeku berria trafikoari itxita egongo da uztailaren 26tik abuztuaren 19ra barraken gunearen instalazioagatik. Aurtengoan haur eta helduentzako 28 barraka eskainiko dira abuztuaren lehen hamabostaldian.
Udalak ostiral honetan argitaratutako ohar baten arabera, zenbait pantaila instalatuko dituzte barraken gunera nola heldu azaltzeko. Egunero 17:00etik 23:30ra egongo da irekita, eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.
¿ Pasealeku Berria trafikoari itxita egongo da
— Donostiako Udala (@DonostiakoUdala) July 23, 2021
¿ Uztailaren 26tik abuztuaren 19ra
¿ Haur zein helduentzako barraken gunea izango baita
¿ https://t.co/isdIb9InDq#donostia #sansebastian @donostiafestak pic.twitter.com/PuydN5UGrz
Pasealekua Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearen eraikinetik egongo da itxita, eta horrenbestez, Dbusak Urgull mendira eramaten duen linea ere bertan behera geratuko da uztailaren 26tik abuztuaren 19ra, biak barne.