Itxi

Koronabirusa

Gaueko etxeratze-agindua ezarri dute Nafarroako 141 udalerritan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Mugikortasuna galarazita dago 01:00etatik 06:00etara, asteburuan eta jaiegunetan, kutsatzeengatik egoera larrian dauden udalerrietan.

Iruñeko Gaztelu plaza hutsik, gaueko etxeratze agindua ezarri zutenean. Artxiboko argazkia: EFE

Gaur goizaldetik hasita, gaueko etxeratze-agindua indarrean da Nafarroako 141 udalerritan. Mugikortasuna galarazita egongo da 01:00etatik 06:00etara, larunbatean eta igandean, egoera oso larrian dauden herri eta hirietan: azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 250 kasu baino gehiago detektatu diren udalerrietan edo azken 7 egunetan 125 kasutik gora pilatu diren tokietan.   

Neurri honek 600.000 pertsonarengan izango du eragina eta asteburuetan eta jaiegunetan soilik ezarri ahalko dute. Alabaina, arauak salbuespen bat aipatzen du: posible izango da lanegunetan ere aplikatzea, udalerri hori egoera larrian badago eta herri horretan festak badira, pandemiagatik bertan behera utzi diren arren.

Udalerri horietan guztietan baimenduta egongo da pertsonen zirkulazioa goizaldean nahitaezko eta funtsezko arrazoiengatik, hala nola, lanera joateko, pertsonak zaintzeko, osasun zentrora joateko edo sendagaiak erosteko.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ostiral honetan eman dio baimena Maria Chiviteren Gobernuari gaueko etxeratze-agindua ezartzeko kutsatze kopuru handia duten udalerrietan. Alabaina, asteburuetan eta jaiegunetan soilik aplikatuko duela zehaztu behar izan du epaimahaiaren oniritzia jasotzeko.

 
 

 
 

Albisteak (2)