Itxi

KORONABIRUSA

1.270 kasu berri atzeman dituzte EAEn eta positibotasuna % 11,6ra igo da

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Leer en Castellano

48 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino zazpi gutxiago, eta zainketa intentsiboetako unitateetan 63 gaixo larri daude, ostegunean baino bat gehiago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Covid-19aren positibotasuna puntu erdi igo da ostiralean, % 11,6ra arte, eta beste 1.270 positibo berri atzemand dituzte. 

Atzo, 10.993 test diagnostiko egin zituzten, eta ostegunean baino 45 pertsona gutxiagok eman zuten positibo, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera.

48 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino zazpi gutxiago, eta zainketa intentsiboetako unitateetan 63 gaixo larri daude, ostegunean baino bat gehiago. 

Datorren astelehenera arte, Osasun Sailak ez ditu gainerako datu epidemiologikoak eguneratuko, hala nola 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 870,30 kasutik 868,93ra jaitsi zen asteazkenetik ostegunera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (3)

Bideoak (1)