Koronabirusaren semaforoa
Herri guztiak eremu gorrian daude, Usurbil izan ezik
EITB MEDIA
Usurbil eremu horian dago, 317 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 868 kasukoa baita.
EAE osoan Usurbil baino ez dago eremu gorritik kanpo, 100.000 biztanleko 317 kasuko intzidentzia-tasa baitu. Arabako eta Bizkaiko udalerri handi guztiak gorriz daude, baita Gipuzkoako gainerakoak ere, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabak (654 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta Arabako beste hiru udalerri handiak ere: Agurain, Amurrio eta Laudio.
Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu laranjan, horian edo berdean Araban.
Bizkaia ere (932 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri guztiak ere; Bizkaian ez dago herri bakar bat ere eremu laranjan, horian edo berdean.
Gipuzkoa (773 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita hiriburua eta ia herri guztiak ere: Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Semaforoak horian jarraitzen du Usurbilen, eta Gipuzkoan eremu gorritik kanpo dagoen udalerri handi bakarra da hori.
Horrenbestez, Gipuzkoan ez dago udalerririk eremu laranjan edo berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.