Koronabirusa
EAEko 12 urtetik gorakoen % 80 baino gehiagok lehenengo txertoa jaso dute
EITB Media
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan covid-19aren kontrako txertoa jaso dezaketen % 80,6k lehenengo dosia jaso dute; bitartean, % 73 immunizatuta daude.
Gaur-gaurkoz, abuztuaren 13an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 1,5 milioi pertsona baino gehiagok jaso du covid-19aren kontrako txertoetako lehenengo dosia; hau da, 12 urtetik gorakoen % 80,6.
Bere aldetik, txertoa jaso dezaketen % 73 immunizatuta daude dagoeneko. Horrela, talde-immunitatea lortzeko aurrezarritako portzentajea gainditu da EAEn; hala ere, koronabirusaren delta aldaera dela eta, % 70eko kopuru hori handiagoa izan behar dela ondorioztatu dute adituek.
Adin tarteei dagokienez, 40 urtetik gorakoen % 90 txerto biak jaso dituzte; 30-39 urte artekoen artean, aldiz, % 60 bakarrik daude immunizatuta, baina % 70 baino gehiagok lehenengo txertoa jasota dute jada.
Gazteenak dira txerto gutxien jaso dutenak, duela gutxi hasi baita txertaketa-prozesua horien artean. Hala, 16-29 adin tartekoen erdia inguruk hartu dute lehenengo dosia; gazteenen artean, 12-15 urtekoak, soilik % 20k dute lehenengo dosia hartuta.