Itxi

Donostia Saria

Zinemaldia: Depp ez dute indarkeria matxistagatik akusatu edo zigortu

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jose Luis Rebordinos zuzendariak ohar batean nabarmendu duenez, "indarkeriazko edo jazarpeneko jokabideak arbuiatzea eta errugabetasun presuntzioari eustea" dira Zinemaldiaren printzipio etikoak.

Depp, iaz Zinemaldian. Argazkia: EFE

Johnny Depp AEBko aktore eta ekoizleari Donostia Saria ematearen erabakia defendatu du berriro Zinemaldiak, oraingo honetan ohar bidez. Izan ere, kritika ugari jaso ditu zinema jaialdiak, besteak beste, Emakume Zinemagile eta Ikus-entzunezkoetakoen Elkartearen, (H)emen elkartearen eta EH Bilduren ahotik, saria tratu txarrak leporatuta borroka judizial batean murgilduta den aktore bati emateagatik. Horri erantzunez, Zinemaldiak esan du errugabetasun presuntzioari heldu behar diola, Depp ez baitute indarkeria matxistagatik atxilotu, akusatu edo zigortu.

"Etikaz hitz egin dezagun" izenburupean, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak sinatutako oharra desberdintasunaren, larderiaren eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa berretsiz hasten da.

Zinemaldiak Parekidetasun eta Inklusio Gutunaren konpromisoak betetzen dituela adierazi du Rebordinosek: "arloetako buruzagitzan emakume profesionalen presentzia nahita sustatu dut".

Gainera, irailean eta urte osoan zehar, egitarauaren bidez, "gure gizartea zalantzan jartzen dugu, ikuspuntu kritiko eta feminista batetik", erantsi duenez.

Zinemaldiko zuzendariaren hitzetan, "emakumeentzako giro seguruak sortzen" saiatu dira lanpostuetan eta jaialdiko egoitzetan, eta "jokabide desegokien aurrean, eman direlako"; "azkar eta irmo" erantzun dute.

Hala ere, "Zinemaldiaren konpromiso etikoak ezin dira gizarte patriarkal batean emakumearen arazoetara mugatu, nahiz eta bizi dugun egoera ikaragarria izan, urtero ehunka emakume hiltzen dituztelako krimena matxistatan", onartu duenez.

Horregatik, "sare sozialen lintxamendu garaian", Zinemaldiak "gure kulturaren eta ordenamendu juridikoaren funtsezko oinarriak defendatuko ditu beti: errugabetasun presuntzioa eta birgizarteratzeko eskubidea".

Zentzu horretan, "Depp ez du inongo jurisdikziorik auziperatu, ezta emakumeen aurkako indarkeriagatik zigortu ere", gogorarazi du. "Edozein indarkeria edo abusuren aurkako jarrera eta errugabetasun presuntzioa gure oinarri etikoen parte dira, eta izango dira", azpimarratu du.

Albisteak (2)