Bizkaia
Auto-ilara luzeak izan dira N-637 errepidean, Erandion, zirkulazio-istripu baten ondorioz
N. B. | EITB MEDIA
Bi pertsona zauritu dira auto baten eta kamioi baten arteko talkan, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Auto-ilarak ia 16:00etan amaitu dira, eta areagotu egin dira istripuaren ondorioz hiru ibilgailuk talka egin ostean.
Auto batek eta kamioi batek istripua izan dute ostegun honetan N-637 errepidean, Erandio parean, Barakaldorako noranzkoan, eta Sondikaraino heldu diren auto-ilarak sortu ditu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Auto-ilarak 16:00ak aldera amaitu dira, hiru orduren buruan.
Istripuan bi pertsona zauritu dira talkaren ondorioz eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, pronostiko erreserbatua zutela.
Bi pertsona zauritu dira. Argazkia: EFE.
Auto-ilarak, horrez gain, areagotu egin dira istripuaren ondorioz hiru ibilgailuk talka egin ostean.