Itxi

Koronabirusa

Hildako bi eta koronabirusak kutsatutako 100 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan

EITB Media

Leer en Castellano

Bezperan baino 55 kutsatu gutxiago hauteman dituzte. Burlata, zazpi kasurekin, izan da azken orduetan kaltetu gehien izan dituen udalerria, Iruñearen atzetik.

Pertsona bat Iruñeko kale huts batean ibiltzen. Argazkia: EFE.

Ostiraleko gorakadaren ostean, Nafarroako koronabirus kasuek behera egin dute azken orduetan, 100 kasuraino. Hala, bezperarekin alderatuta, behera egin du, orduan 155 kutsatu baitziren.

Guztira, 1.084 proba egin zituzten, beraz, positibotasun tasa % 9,2an kokatu da larunbatean.

Horrez gainera, pertsona bi ospitaleratu behar izan zituzten, horietako bat ZIUan, eta hildako bi baieztatu zituzten. Horrela, dagoeneko 1.215 pertsona hil dira koronabirusagatik Nafarroan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (4)