Koronabirusa
Kutsatzeen kopuruak egonkor jarraitzen du Nafarroan, 94 kasu berri zenbatuta
Agentziak | EITB Media
Guztira, 94 lagun daude erietxean, horietako 27 zainketa intentsiboetako unitatean. Positibotasun-tasa % 7,3koa da.
Asteartean 94 kasu positibo detektatu zituzten Nafarroan, 1.292 proba eginda. Ondorioz, positibotasun-tasa % 7,3koa da. Igandean, 87 positibo zenbatu zituzten, eta astelehenean, 102.
Sarrigurenen eta Iruñeko Txantrea auzoan izan dira kasu gehien (6), eta Andosilla eta Burlata daude zerrendan ondoren (4).
Atzokoan ez zen heriotzarik izan, baina beste zazpi pertsona eraman zituzten ospitalera, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatera (ZIU). Guztira, 94 lagun daude erietxean; horietako 27, ZIUetan.
Pandemia hasi zenetik, 80.175 pertsona kutsatu, eta 1.217 hil dira Nafarroan.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.