Itxi

Koronabirusa

Ikasturte hasiera "bermatzaileago" baten alde egin dute unibertsitateek eta autonomia-erkidegoek

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Neurri nabarmenenak honako hauek izango dira: ikasleen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordetzea, musukoa behar bezala erabiltzea eta eskuen higienea mantentzea.

Ikasleak EHUren Gasteizko campusean. Argazkia: Mikel Arrazola Irekia

Unibertsitate Ministerioak eguneratu ditu joan den uztailean argitaratu zituen osasun gomendioak, eta campusek horiek egokitu egin beharko dituzte ikasturte berriari begira. Izan ere, arduradunek azaldu dutenez, asmoa da "kurtso berria hastea ahalik eta modu bateratuenean eta bermatzaileenean".

Osasun Ministerioarekin eta autonomia-erkidegoekin elkarlanean, Manuel Castellsek zuzentzen duen sailak agiri batean berretsi du neurri horien garrantzia. Ikasturte berriaren hasieran ezarriko dira horiek, eta ikasle guztiei eragingo diete, edozein lurraldetan daudela ere.

"Pandemiak 2021/2022 ikasturte hasieran izan duen bilakaera lehentasuna da Unibertsitate Ministerioaren agendan", azpimarratu du Castellsek.

Hori dela eta, bi ministerioek uztailean elkarrekin argitaratu zituzten gomendioetako batzuk azpimarratu ditu berriro, ikasturte berria "testuinguru akademiko bakoitzera eta pandemiaren bilakaerara" egokitzeko neurriak jasotzen dituztenak.

Neurri aipagarrienen artean dago ikasleen artean 1,5 metroko segurtasun-tartea gordetzea, maskararen erabilera egokia eta eskuen higienea mantentzea. Horrez gain, ikasgelak aireztatuta eta garbi edukitzearen garrantzia azpimarratu dute, kutsatzea saihesteko.

Albisteak (1)