Koronabirusa
Nafarrek hitzordurik eskatu gabe jaso dezakete covid-19aren aurkako txertoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aukera hau txertaketa prozesua arintzeko estrategiaren parte da, eta FOREMeko egoitza zaharrean dagoen txertaketa-puntuan egingo da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nafarroan COVID-19aren aurkako txertoa aldez aurretiko hitzordurik gabe jasotzeko aukera zabaldu dute dagoeneko. FOREMeko egoitza zaharrean dagoen txertaketa-puntuan izango da.
Erabakia txertaketa prozesua arintzeko Osasun Departamentuak sortutako estrategiaren parte da; izan ere, ZIUn dauden gaixoen % 80k ez dute txertorik jaso.
Gainera, hitzordua eskatzeko prozedura guztiak aktibo izango ditu Nafarroako Osasun Zerbitzuak, baita txertoa jaso ezin izan zutenena ere.
Txertoa 12 urtetik gorako herritarrentzat dago eskuragarri, eta txertoa jaso ahal duten herritarren % 77,2k hartu dute jada.
Lehenengo dosia hitzordurik gabe jasotzeko aukera aste osoan zehar izango da zabalik, gaurtik aurrera, 08:30etik 19:00etara.
Txertoa jasotzeko, nortasun-agiria (NANa edo pasaportea) edo osasun-txartela aurkeztu beharko da. Behin lehen dosia jasota, txertaketa-puntuan bertan adostuko da bigarren txertoa jasotzeko hitzordua.