Itxi

Legez kontrako festa

500 pertsonatik gorako festa bat desegin du Ertzaintzak Astigarragan

Agentziak| EITB Media

Leer en Castellano

150 lagunetik gora identifikatu dituzte agenteek, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ertzaintzak 500 pertsonatik gorako legez kontrako festa bat desegin du Astigarragako baserri batean. 150 bat lagun identifikatu dituzte bertan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

1:30 aldera bertaratu da Polizia, auzokoen deia jaso ostean. Heltzean, baserri barruan eta kanpoaldean zeuden ehunka gazte topatu ditu Ertzaintzak. Gainera, festara iristen zeuden autobus pribatuak, taxiak eta ibilgailu partikularrak zeuden.

Jaiaren arduradunak poliziei azaldu dienaren arabera, ordainpeko festa pribatua zen, eta barruan edariak eros zitezkeen.

Ertzaintzak hainbat objektu atzeman ditu baserrian, hala nola bafleak, kea egiteko makina bat eta argiztapenerako hainbat gailu.

Polizia gertatutakoa ikertzen ari da eta ikerketa administratiboa irekiko du, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren legea urratzeagatik.

Salaketak Zumaian

Ostiral goizaldean, 16 pertsona identifikatu dituzte Zumaian, covid-19aren kontrako osasun neurriak ez betetzeagatik. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, identifikatuak alkohola edaten eta musika entzuten ari ziren.

 

Bideoak (1)