Hezkuntza
Euskadiko unibertsitateek klaseen % 100a aurrez aurrekoak izatea espero dute
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Irailaren amaierarako ikasleen % 90a eta pertsonalaren eta irakasleen % 100a txertatuta egotea espero dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskadiko unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2021/22 ikasturtean % 100eko aurrez aurreko klaseak izatea izango dute helburu. Gainera, Jokin Bildarratzek adierazi du irailaren amaierarako ikasleen % 90a eta pertsonalaren eta irakasleen % 100a txertatuta egotea espero dutela.
Unibertsitateko errektoreekin bildu ostean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 2020/21ko ikasturterako erabili zuten protokolo bera erabiliko dutela azaldu du; hala ere, honetan helburua "klaseen % 100a aurrez aurrekoak izatea" izango dute helburua, normalitate akademikoa berreskuratzearekin batera.
Bildarratzek azaldu duenez, irailaren hasierarako 16-29 bitarteko gazteen % 80a covid-19aren aurka txertatuta egoeta espero dute. Horrekin batera, unibertsitateetako irakasleak eta pertsonala % 100ean txertatuta egotea espero dute.