Itxi

Koronabirusa

Hauek izango dira euskal taldeen estadioetako edukierak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

LABIk aurkeztutako dekretu berriaren araberan, 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan gehieneko edukiera % 20tik % 30era zabalduko da, irailaren 1etik aurrera.

San Mamesek 15.986 bazkide hartuko ditu irailaren 11n, larunbatean, Mallorcaren aurkako partidan

LABIk 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetako gehieneko edukiera % 30era egokitu du, astelehen honetan, abuztuaren 30ean, aurkeztutako dekretu berriaren arabera. Hala, Lehen Mailako eta Bigarren Mailako futbol-estadioetan, beraz, edukiera % 20tik % 30era igotzeko aukera izango dute irailaren 1etik aurrera.

LaLiga Santander ligako euskal taldeei dagokienez, zale kopuru hau hartu ahalko dute zelaietan:

- Alaves (Mendizorrotza): 5.952 zale izango dira irailaren 19an, larunbatean, Osasunaren aurkako partidan.

- Athletic (San Mames): 15.986 bazkide hartu ahalko dituzte irailaren 11n, larunbatean, Mallorcaren aurkako partida ikusteko.

- Reala (Reale Arena): 11.850 zalek izango dute aukera irailaren 19an, larunbatean, Sevillaren aurkako partida ikusteko.

LaLiga SmartBank ligako euskal taldeen artean, berriz, Ipuruak bakarrik du 5.000 ikusle baino gehiago hartzeko edukiera, eta, beraz, % 30eko edukierara egokitzeko aukera izango du Eibarrek:

- Eibar (Ipurua): 2.449 zale sartu ahako dira zelaian irailaren 4an Leganesen aurkako partida ikustera.

Saskibaloian, aldaketa horrek ACBko bigarren jardunaldian izango du eragina. Irailaren 23an, 3.004 zale izango dira Miribillan, Bilbao Basketen eta Zaragozaren arteko partida ikusteko. Buesa Arenan, aldiz, 4.651 zalek izango dute Baskonia eta Fuenlabradaren arteko partida ikusteko aukera, irailaren 24an.

Albisteak (2)