Uda
Bilboko TAO zerbitzuak ohiko ordutegiari ekingo dio irailaren 1ean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zerbitzua martxan jarriko da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 20:00etara.
Bilboko TAO zerbitzua ohiko ordutegira bueltatuko da asteazkenean, irailaren 1ean, hiriko Udalak informatu duenez.
Hala, zerbitzua martxan jarriko da astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, aldiz, 1, 2, 3, 4 eta 10 guneak 09:00etatik 13:30etarako ordutegia izango dute.