Itxi

Koronabirusa

Nafarroak ez du etxeratze-agindua berriro eskatuko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horrez gain, lehendakariak esan du covid-19aren aurkako neurriak "modu mailakatuan" malgutuko dituztela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak adierazi duenez, Foru Gobernuak ez du etxeratze-agindua luzatzea eskatuko, covid-19aren bosgarren olatuak "beheranzko joera indartsua" duelako. Horrez gain, lehendakariak esan du covid-19aren aurkako neurriak "modu mailakatuan" malgutuko dituztela.

Chiviteren hitzetan, erabaki hori bat dator epidemiaren egoeraren berri ematen duten adierazleekin, "arrisku larriko egoera" atzean utzi dutelako.

Gainera, Nafarroako lehendakariak esan covid-19aren aurkako neurriak "modu mailakatuan" malgutzea aurreikusten dutela: "Nafarroako Gobernuak deseskalatze prozesuari ekin dio sektore ekonomiko eta sozialekin eta Gobernuko departamentu ezberdinekin batera, edukiera, ordutegi, aisialdi eta kultur ekimenei lotutako neurriak modu mailakatuan malgutzeko".

Amaitzeko, Maria Chivitek Nafarroako gizarteak azken hilabeteetan erakutsitako "erantzukizuna" azpimarratu du: "Gogorra izan da, sufritu eta negar egin dugu azken hilabeteetan, baina, herritarren erantzukizunari esker, lortzen ari gara".

Bideoak (1)