Itxi

Koronabirusa

Udaltzaingoak Plentziako sarrerak kontrolatuko ditu "ez-jaietan"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Elixabete Uribarri alkateak astearte gauean izandako istiluak gaitzetsi ditu eta azpimarratu du bizilagunak "nazkatuta" daudela udalerrian izaten ari diren liskarrekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Udaltzaingoak Plentziako sarrerak kontrolatuko ditu ostegunetik igandera bitartean, "ez-jaiak" ospatzeko asmoz gazteak herrian sartu ez daitezen eta botiloiak ekidite aldera.  

Elixabete Uribarri alkateak bart Plentzian izandako istiluak gaitzetsi ditu eta adierazi du liskarretan parte hartzen duten gazteek "bizikidetzaren aurka" daudela.  

Alkateak nabarmendu du bizilagunak "nazkatuta" daudela horrelako gertakariekin eta erantsi du "kaltetu nagusiak" Plentziako herritarrak direla.

Ildo berean, Ertzaintzari eta Udaltzaingoari esker ona adierazi die, "garai konplexu honetan ordena publikoa mantentzeko egiten duten lanagatik".

Azkenik, gogora ekarri du Plentziako jaiak bertan behera geratu zirela pandemiaren eraginez eta, beraz, egunotan festarik izango ez dela azpimarratu du.

 

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)