Itxi

SAN ANTOLIN JAIAK

Gaua lasaia eta istilurik gabea izan da Plentzian

A. S. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hala ere, gaur arratsaldean hasi eta datorren igandera arte, kontrolak areagotu egingo dira udalerriko sarrera-irteeretan eta metro inguruan, festarako asmoz bertaratzen diren gazteei sarrera galarazteko.

Gazteako Plentziako hondartzan. Artxiboko irudia: EITB Media

Astearteko istiluen ostean, gaurkoa gau lasaia eta istilurik gabekoa izan da Plentzian, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Dena dela, gaur arratsaldetik aurrera eta asteburu osoan zehar, Udaltzaingoak herriko sarrera kontrolatuko du, botiloiak eta jende pilaketak saihesteko.

Gaur, baina, San Antolin eguna ospatzen da herrian, jaietako egun handia, eta kezka areagotu egin da herritarren artean. Ildo horretan, Elixabete Uribarri herriko alkateak Plentzian festarik ez dagoela gogorarazi du eta herenegun izandako istiluak lekuz kanpo daudela azaldu du. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen, desordena publikoak eta autoritateari aurre egitea egotzita.

Herrira jaiak ospatzera edo botiloiak egiteko asmoz gerturatzen diren gazteei sarrera debekatzeko asmoz, arratsaldean hasi eta datorren igandera arte, kontrolak areagotuko dituzte udalerriko errepide bidezko sarbideetan eta metroaren sarrera inguruan.

Istiluak astearte gaueko 22:30ak aldera hasi ziren alde zaharrean, ehunka pertsona kalean pilatuta eta edaten ari zirenean, osasun neurriak errespetatu gabe. Orduan, megafonia bidez Ertzaintzak ingurutik alde egiteko eskatu zien, eta, Segurtasun Sailaren arabera, gehienak alde egin bazuten ere, gutxi batzuk jaramonik egin gabe agenteei aulkiak, botilak eta beste objektu batzuk jaurtitzen hasi ziren.

Plentzian ez ezik, Lekeition ere dispositibo berezi bat jarriko dute San Antolinen harira. Errepideak zein portua itxi egingo dute Lekeition kanpoko herritarrik sar ez dadin.

Albisteak (3)