KORONABIRUSA
Sadarrek % 60ko edukiera izango du irailean
AGENTZIA | EITB MEDIA
Osasunak, beraz, bere futbol-zelaiko edukiera handituko du irailean zehar, taldeko eta Nafarroako Osasun Sailek izandako bileran adostu duten arabera. Aldaketak Lurraldearteko Osasun Kontseiluak atzo hartutako erabakiarekin bat egin du.
Osasunak % 60ko edukiera izango du Sadar futbol-zelaian irailean, taldeko eta Nafarroako Osasun sailek izandako bileran adostu duten arabera. Aldaketak, beraz, Lurraldearteko Osasun Kontseiluak asteazkenean hartutako erabakiarekin bat egin du.
Atzo, Osasun Ministerioak eta erkidegoek Lurraldearteko Osasun Kontseiluak adostu zuten estadioetako edukierak gehienez % 60ra igotzea. Hala ere, orain arte ez dugu jakin Nafarroako Gobernuak hartutako erabakia.
Horrekin batera, musukoaren erabilera estadio guztietan derrizgorrezkoa izango dela adierazi dute, eta jateko, edateko eta erretzeko debekuak mantenduko dira.
Aldaketak Irailaren 3tik 16ra arte egongo dira indarrean, betiere egoera epidemiologikoak aldaketarik baldintzatzen ez badu.
Horrenbestez, Osasunak irailean zehar % 60ko edukierarekin jokatuko du Sadarren. Euskadin, aldiz, Eusko Jaurlaritzak edukiera % 30an mantenduko du.