KORONABIRUSA
59 kasu atzeman dituzte Nafarroan, baina positibotasun tasa % 7,5era igo da
Agentziak | EITB Media
Erietxeetan, bi gaixo berri ospitaleratu dituzte azken orduetan, horietako bat ZIUn. Orotara, covid-19ak jotako 71 gaixo daude Nafarroako ospitaleetan, horietako 24 ZIUetan.
Larunbat honetan, 59 covid-19 positibo berri atzeman dituzte Nafarroan, bezperan baino 3 gutxiago, Foru Gobernuaren behin-behineko datuen arabera. Aste osoko daturik onena da larunbat honetakoa, eta ekainaren 28tik erregistratutako bigarren daturik baxuena.
Hala ere, aipatzekoa da asteburuetan proba diagnostiko gutxiago egiten direla, eta horrek kutsatze berrien zenbatekoan eragiten duela. Bada, 783 test egin zituzten larunbatean (bezperan baino 536 gutxiago), % 7,5eko positibotasun tasa lortuz. Aurreko eguneko datuekin alderatuta (% 4,7), beraz, positibotasunak nabarmen egin du gora.
Erietxeetan, bi gaixo berri ospitaleratu dituzte azken orduetan, horietako bat ZIUn. Orotara, covid-19ak jotako 71 gaixo daude Nafarroako ospitaleetan, horietako 24 Zaintza Intentsiboen Unitateetan.
Udalerrika, Iruñean dago egoerarik larriena, ohi bezala, 11 kasurekin. Bestela, Azagran eta Tuteran 5na positibo berri atzeman dituzte. Atzetik, Mendabian zenbatutako lau kasuak.