Kargatzen...
Itxi

KORONABIRUSA

Zupiria: "Elorriokoak bezalako istiluek ez dute lekurik gizarte demokratiko batean"

Ane Goñi | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Istiluon atzean "antolatutako" talderen bat dagoela frogatuko balitz, gertatutakoa "oso larria" litzatekeela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren eledunak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zorrotz gaitzetsi ditu Elorrion larunbat goizaldean izandako istiluak. Gertatutakoa argitzeko ikerketa zabalik dagoela baieztatu du, eta istiluon atzean "antolatutako talderen bat" egotea ez du baztertu. Modu batera edo bestera istiluok "justifikatzea" onartezina dela adierazi du.

18 eta 28 urte arteko sei gazte atxilotu zituzten Elorrion, herenegun, desordena publikoak eragitea egotzita. Gertatutakoaren ondoren,  herri horretan bizi ez diren pertsonei sarrera mugatzea erabaki zuen Udalak, hainbat egunetan.

Covid-19agatik ezarritako neurrien inguruan galdetuta, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren atzoko hitzak ekarri ditu gogora. Hiruzpalau astetan 12 urtetik gorako EAEko herritarren % 90 txertatuta izatea aurreikusten dutela esan zuen Osasun arduradunak. Agertoki horrekin, Zupiriak uste du hainbat neurri arintzea posible izango litzakeela.

Eskola-urte berriari begira, berriz, itxaropentsu agertu da. Hezkuntzako profesionalen gehiengo zabala eta ikasleen zati handi bat ere txertatuta daudela esan du, eta, beraz, eskolak toki "seguruak" izango direla.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (3)

Audioak (1)