Itxi

Homofobia

Gazte batek eraso homofoboa jasan du Gasteizen

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Taberna batetik irten eta berehala, Foru kalera abiatu zen lagunekin elkartzeko. Une horretan, mutil batek "marikoi zikina" deitzen ziola entzun zuen, eta biratzean ukabilkada bat jaso zuen, lurrera eroriz.

Gazte batek larunbatean Gasteizen jasan zuen eraso homofoboa salatu du sare sozialen bidez.

Erasotuak berak sareetan azaldu duenez, joan den asteburuan, taberna batetik irten eta gutxira, Foru kalera jo zuen lagunekin biltzeko. Une horretan, mutil batek "marikoi zikina" deitzen ziola entzun zuen, eta, biratzean, ukabilkada bat jaso zuen, lurrera eroriz.

Albisteak (1)

Bideoak (1)