Itxi

Koronabirusa

Positiboen kopuruak behera egin du Nafarroan, baina lau pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan

I. R. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Denera, 39 kutsatu berri hauteman dituzte, eta 65 pertsona daude ospitaleetan; horietatik, 20 ZIUetan.

Pertsona bat txertoa jasotzen. Argazkia: EITB Media.

Nafarroan, behera egiten jarraitzen du koronabirus kasuen kopuruak; izan ere, 39 positibo atzeman dituzte azken orduetan 778 proba egin ondoren, Foru Erkidegoko Osasun Departamentuaren datuen arabera.

Hala, bezperan baino 16 kutsatze gutxiago izan dira Nafarroan, 55 kasu zenbatu baitzituzten larunbatean, eta positibotasun tasa % 6,2koa izan zen. Positiboak 47 izan ziren ostiralean; 48, ostegunean; 81, asteazkenean; 53, asteartean; eta 70, astelehenean.

Cascante izan da eremurik kaltetuena azken orduetan, sei kasurekin, eta Antsoain, Fitero eta Arrotxapea Iruñeko auzoa ageri dira zerrendan ondoren, hiruna positiborekin.

Gaur egun, 65 gaixo daude erietxeetan, bezperan baino lau gehiago, horietatik, 20 zainketa intentsiboetan. Nafarroan orain arte kutsatutako pertsonak 82.187 dira eta hildakoak 1.232.

Txertaketa-prozesuari dagokionez, 2.244 txerto jarri zituzten igandean Nafarroan, eta, horrela, 961.089 dosi eman dituzte gaur egunera arte; ondorioz, 503.589 pertsonak jaso dute pauta osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (1)

Bideoak (2)