Itxi

Koronabirusa

Pertsona bat hil da Nafarroan, positiboak nabarmen jaitsi diren egunean

O.P. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

28 positibo zenbatu dituzte, bezperan baino 22 gutxiago. Gainera, duela astebeteko (48) eta duela bi asteko (111) zifren azpitik mantentzen da.

Tabernetako terrazak Iruñean. Argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak berri eman duenez, pertsona bat hil da azken orduotan koronabirusagatik, asteko hirugarrena.

Halere, behera egin dute hautemandako covid-19 kasuek Nafarroan, atzo 28 baino ez ziren hauetan. Bezperan baino 22 gutxiago dira eta duela astebeteko (48) eta duela bi asteko (111) zifren azpitik eusten die.

1.453 proba egin ziren atzo eta horietatik % 1,9 izan ziren emaitza positiboa eman zutenak. 

Cintruenigon, Ziraukin, Zizun Nagusian, Murtxante, San Estrebanen, Urzainkin eta Iruñeako San Jorge auzoan bina kasu hauteman dituzte, gainerako herri eta auzoetan kasu bakarra edo bat ere ez. 

Hiru lagun erietxeratu zituzten atzo, horietatik bi ZIUn. Guztira 54 lagun daude Nafarroako ospitaletan (bezperan baino bi gutxiago) eta 15 dira ZIUtako covid gaixoak. 

Atzokoan, 1.962 txerto dosi jarri zituzten (guztira 965.191 dira jarritako dosiak) eta 506.793 Nafarrek osatu dute dagoeneko txertaketa. 

Foru arau berria indarrean

Nafarroako Gobernuak deseskalatze planarekin aurrera jarraitzen du eta gauerditik aurrera ostalaritzaren, gaueko aisialdiaren eta garraio publikoaren ordutegiak luzatu ditu Foru Arau berri baten bitartez. Halaber, gazte koadrilen lokalak irekitzea posible da dagoeneko eta bertan behera geratuko da kalean gehienez 10 pertsona biltzeko debekua.

Halaber, ostalaritzaren ordutegia 02:00ak arte luzatu dute; lizentzia berezia duten tabernena, 03:00ak arte; eta diskotekena eta gaueko aisialdirako aretoena, 04:30 arte.

Arau berria martxan jarri den gaua lasai joan da eta ez da aparteko istilurik izan. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (2)

Bideoak (2)