Koronabirusa
Futbol estadioek % 60ko gehieneko edukiera izango dute
EITB MEDIA
Horrekin batera, saskibaloian % 40ko gehieneko edukiera izango dute Bilbao Arenak eta Buesa Arenak.
LABIk % 60ra egokitu du futbol estadioetako gehieneko edukiera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi zuen moduan. Hala, Lehen Mailako eta Bigarren Mailako futbol-estadioetan, beraz, edukiera % 30etik % 60ra igotzeko aukera izango dute. Horrekin batera, saskibaloian % 40ko gehieneko edukiera izango dute Bilbao Arenak eta Buesa Arenak.
LaLiga Santander ligako euskal taldeei dagokienez, zale kopuru hau hartu ahalko dute zelaietan:
- Alaves (Mendizorrotza): 14.109 zale.
- Athletic (San Mames): 31.786 zale.
- Reala (Reale Arena): 23.700 zale.
LaLiga SmartBank ligako euskal taldeen artean, berriz, Ipuruak bakarrik du 5.000 ikusle baino gehiago hartzeko edukiera, eta, beraz, % 60ko edukierara egokitzeko aukera izango du Eibarrek:
- Eibar (Ipurua): 7.083 zale.
Saskibaloian, aldiz, % 40ra egokitu du estadioetako gehieneko edukiera. Hala, Bilbao Arenak 10.014 zale hartu ahalko ditu, gehienez ere, eta Buesa Arenak, 15.716.