Gune urdina Iruñean
Hiru pertsona atxilotu dituzte Txantrean, TAOren 1.000 aparkalekuri kalteak egitea egotzita
Agentziak | EiTB Media
Atxilotu zituzten unean pintura zuria, arrabolak eta materiala gainean zeramaten, urdin eta laranja koloreko seinaleztapena zuriz margotzeko. Egiaztatu dutenez, atxilotuek ez dute autorik, eta horietako bi ez dira auzoan bizi.
Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu goizaldean, Txantreako TAOri eraso egitea leporatuta. Egiaztatu dutenez, atxilotuek ez dute autorik, eta horietako bi ez dira auzoan bizi.
Atxilotu zituzten unean pintura zuria, arrabolak eta materiala gainean zeramaten, urdin eta laranja koloreko seinaleztapena zuriz margotzeko.
Konkretuki, 1.000 aparkalekuri kalteak egin dizkiote Oltza Zendea eta Iruñerria kaleetan.
Atxilotuak identifikatu ondoren, horietako bi auzoan bizi ez direla eta guztiek autorik ez dutela egiaztatu du Udaltzaingoak. Ondorioz, printzipioz,Txantreako TAOk ez die askorik eragiten.
40.000 euro baino gehiagoko kalteak egin dituzte. Erantzukizun zibilarengatik kalteei aurre egin beharko diete atxilotuek, baita balizko zigor penal bati ere. Udaltzaingoak gertatutakoaren txostena epaitegiari igorriko dio, kalte delitua egotzita.
Hirugarren sabotajea
Txantreako auzoaren gune urdin berriari egindako hirugarren erasoa izan da gauekoa.
Irailaren 1ean eta 2an bi pertsona atxilotu zituzten, zerbitzu berria martxan jarri zenean. Beraz, guztira, lau pertsona atxilotu dituzte, eta bosgarren bat identifikatu.
Guztira, sabotajeek 60.000 euro baino gehiagoko kalteak utzi dituzte dagoeneko.