Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Markina-Xemein, Mungia, Trapagaran, Bergara eta Hernani eremu berdera igaro dira

A. S. | EITB Media

Leer en Castellano

Guztira, 14 herri daude semafaroaren zonalde berdean, bat Araban, sei Bizkaian eta zazpi Gipuzkoan.

Grafikoa: EITB Media.

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Bost udalerrik eremu berdera igarotzea lortu dute, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Markina-Xemein, Mungia, Trapagaran, Bergara eta Hernani dira. Guztira, beraz 14 herri daude eremu honetan.

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 100 kasura hurbiltzen ari da, eta ospitaleko presioak beheranzko joerari eusten dio. Positibo berriak, aldiz, 138 igo dira.

Araba da intzidentzia txikiena duen EAEko lurraldea (90 kasu 100.000 biztanleko) eta eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriorek eta Agurainek ere. Laudiok berdeari eutsi dio, eta ez dago udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.

Bizkaian ere, hori jarraitzen du semaforoak (110 kasu 100.000 biztanleko). Lekeitio da eremu gorrian dagoen udalerri bakarra.

Laranjan, berriz, Ondarroa dago.

Horian hauek daude: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza. 

Elorriok, Galdakaok eta Ortuellak berdeari eutsi diote, eta gaurtik zerrenda honetan ageri dira Markina-Xemein, Mungia eta Trapagaran.

Gipuzkoa (118 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Mutrikuk laranjari eutsi dio eta ez dago zerrenda gorrian dagoen udalerririk Gipuzkoan.

Horian, berriz, hauek daude: Aretxabaleta, Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz eta Zumaia.

Villabonak, Debak, Legazpik, Lezok eta Zumarragak eremu berdeari eutsi diote. Bergara eta Hernani ere batu dira azken orduetan, egoerak hobera egin ostean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albisteak (1)