Itxi

Espetxeak

Euskadik 500.000 euro bideratuko ditu presoak birgizarteratzeko proiektuetara

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko kartzelen kudeaketa bereganatuko du ostiralean, Espetxe transferentziari esker.

Zaballako (Araba) espetxea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko kartzelen kudeaketa bereganatuko du ostiralean, Espetxe eskumenari esker. Presoak birgizarteratzeko proiektuetara 500.000 euro bideratuko ditu Exekutiboak.

Jaurlaritzak Gobernu bilera egin du astearte honetan. Kartzelan edo behin-behineko askatasunean dauden presoak birgizarteratzeko programak diruz laguntzeko 500.000 euro onartu ditu Exekutiboak.

Diru-laguntzak jasotzeko baldintza ekimenak 2021ean aurrera eramatea da, baita laguntza integraleko metodologia aplikatzea ere. Aldez aurretik, espetxeko zuzendaritzaren oniritzia jaso beharko dute.

Zentzu horretan, diru-laguntza irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskatzeko aukera izango dute. EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete izango dute eskaera aurkezteko.

Azkenik, 500.000 euroko kopurua areagotu daiteke, aurrekontuetako baliabideen arabera.

Albisteak (3)